Zahar-egoitza

Eguberria Norvegiako zahar-egoitza batean.

Zahar-egoitza, zaharren egoitza[1], zahar etxe edo zahar-etxe[2] adineko pertsonen aisiarako eta kulturarako zentroa da, beren ahalmen fisikoak eta mentalak lantzeko, eta beren sormena eta parte-hartzea sustatzeko prestatua.[3] Emandako zerbitzuen aniztasuna eta intentsitatea oso aldakorra izan daiteke. Normalean, legeak araututako gutxieneko zerbitzu batzuk daude, honako hauek barne hartzen dituztenak: mantenua, gaitasun funtzionalen estimulazioa, dinamizazio soziokulturala, osasun-arreta, gizarteratzeko laguntza eta terapia okupazionala.

Aurrekoaz gain, zerbitzu medikoa, erizaintza, laguntza psikologikoa, garbitegia, harrera eta bizikidetza, familia-laguntza, garraioa eta botikak ematea ere eskaintzen dituzte.

Erreferentziak

  1. «zaharren egoitza - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  2. «zahar-etxe & zahar etxe - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  3. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q837142
  • Commonscat Multimedia: Nursing homes / Q837142

  • Identifikadoreak
  • GND: 4139269-3
  • LCCN: sh85078270
  • NARA: 10644257
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 10783
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D009735
  • Wd Datuak: Q837142
  • Commonscat Multimedia: Nursing homes / Q837142