Urgulleko gaztelua

Motako gaztelua
Kultura ondasuna
Urgullgo gazteluaren gainaldea eta Jesusen Bihotzaren estatua.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′30″N 1°59′20″W / 43.32499°N 1.98895°W / 43.32499; -1.98895
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea - XVIII. mendea
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001556-00000
34

Motako gaztelua, Urgulleko gaztelua edota Donostiako gaztelua Gipuzkoako Donostia hiriburuko Urgull mendiaren gailurrean kokatzen den gaztelu bat da.[1] Bertan Jesusen Bihotzaren estatua ere kokatzen da. Itsas mailatik 88 metrotara dago.[2]

Historia

Donostia hiria gaztelutik ikusita.

Dirudienez, XI. mendean Antso III.a Gartzeitz Nagusia Nafarroakoak Urgull mendian defentsa-dorre bat eraikitzeko agindua eman omen zuen. 1194an Antso VII.a Azkarra Nafarroakoak gaztelua Urgull mendiaren gailurrean berreraiki zuen, defentsarako gotorleku gisa. Hurrengo mendean, Alfontso VIII.a Gaztelakoaren erregealdian gazteluaren inguruko eraikitze lanak burutu ziren. Bere ondorengoak izan ziren Fernando IV.a Gaztelakoa eta Joanes II.a Gaztelakoak gazteluaren mantentze eta hornidura lanak gauzatu zituzten. XIII eta XIV. mendeetan zehar gazteluaren egiturak ez zuen aldaketarik jasan, baina bai XVI. mendean, honetan, adibidez, hainbat kubo gehitu zitzaizkiolarik.

XVII. mendean eraikitze lanekin jarraitu zuten, batez ere 1688ko gazteluaren sutearen ondoren, hau ekaitz batean bolborategietan jasandako eztanda baten ondorioz sortu zelarik. Hercules Torrelli arkitektoa plano berriak gauzatzeaz arduratu zen. XVIII. mendean zehar ere hainbat eraikitze lan burutu ziren, baina gotorleku haiek oso praktikoak ez zirela jabetu ziren. 1863an Donostiako harresiak erautsiak izan ziren, eta ondorioz, hiria babesik gabe gelditu, hortaz, mendearen azken laurdenean Urgull mendia gotortzeko hainbat ereikitze lan gauzatu ziren.

Jada XX. menderako defentsa sistemak zaharkituak gelditu eta piskanaka bertan behera utziak izan ziren. 1921eko abuztuaren 25an Donostiako Udalak Espainiako Armadari Urgull mendia erosi eta parke bilakatu zuen. 1925an Monumentu Nazionala izendatu zuten. 1955an gazteluaren gainaldean Jesusen Bihotzaren estatua ipini zuten. 1963an, gazteluaren egoera kaltetua zegoela ikusirik, Udalak zaharberritzeari ekin zion.

Eraikina

Motako gaztelua hainbat eremutan banatuta dago: haietako bat dorrea da ("Matxo" izenez ezaguna), hau ziurrenik XI. mendean gaztelua kokatzen zen harkaitz berean eraiki izango zen (gaur egun Jesusen Bihotza dagoen lekuan). Gazteluaren defentsarako gotorlekuak eta kanoi-zuloak ere baditu. Hauen artean, XVII. mendean eraikitako eta Behatokia ("El Mirador") izeneko gotorlekua azpimarragarria da, bai eta Erregina eta Napoleonen bateriak ere, bi hauek Napoleondar Gerretan eraikiak. Beste gotorleku nabarmen batzuk honako hauek dira: Damen bateria, Santa Klararena, Gobernadorearena eta Bardoka bateria. Azken hau, XVIII. mendean Berwickeko dukeak hiriari egindako erasoaldiaren ondoren eraiki zen.

XVII. mendean eraikitako Espanochi harresitik atearen hormatala besterik ez da zutik mantendu, Apaizen pasealekua deritzon kokalekuan, bai eta Santa Teresako komentua eta Behatokiko bastioiaren artean dauden zimendu batzuk ere. Leku honetan toki xarmagarrienetako bat da Ingelesen hilerri, mendiaren iparraldean dagoena. Bertan Espainiako Independentzia Gerran aliatuen gudarostean nahiz Gerra Karlistetan ingeles legioetan borrokatu ziren ingeles ofizialen hilobiak daude.

Matxo deritzon eremuan, Motako Kristoren omenezko kapera bat ere badago. Noiz eraikia izan zen ezezaguna da, baina 1688ko bolborategien eztandaren ondorioz suntsitua gelditu zela jakina da.

Museoa

Gaur egun, Motako edo Urgulleko gaztelua dagoen lekuko eraikinean, Urgulleko Historiaren Etxea deritzon museoa dago. Bertan, gaztelua nahiz hiriren historia azaltzen dira, bai eta antzinako garaietako objektuak ere. Hau guztia euskara, gaztelania nahiz ingelesezko ikus-entzunezkoekin dago erakusgai. Sarrera doakoa da. San Telmo Museoa erakundearen zati da.

Iruditegia

  • Urgullgo Historiaren Etxea museoaren sarbidea, Rosita Wicke kanoi famatuaren atzean.
    Urgullgo Historiaren Etxea museoaren sarbidea, Rosita Wicke kanoi famatuaren atzean.
  • Itsasontzi baten egurrezko irudia.
    Itsasontzi baten egurrezko irudia.
  • Museoaren barnealdea.
    Museoaren barnealdea.
  • Urgull mendia, gailurrean gaztelua eta Jesusen Bihotzaren estatua ikus daitekelarik.
    Urgull mendia, gailurrean gaztelua eta Jesusen Bihotzaren estatua ikus daitekelarik.
  • Eskailerak
    Eskailerak
  • Urgull mendiko gailurra monumentua eraiki aurretik.
    Urgull mendiko gailurra monumentua eraiki aurretik.

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Pío Barojak ohar interesgarria uzten du bere haurtzaro garaiko gazteluaren izenaz eta, zehazki, 1813ko mapa frantses batean eta Coelloren Gipuzkoako mapa batean Donostiaz agertzen den bezala, gazteluari Matxo deituz; ikus Baroja, Pío; Navarro (itz.), Koro; Mujika Iraola, Inazio. (2006). Pío Barojaren Donostia. Irun: Alberdania ISBN 84-96643-24-7.. 77. or.
  2. Donostiako historian murgilduz

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • Mota gaztelua. Hiru.com
  • Urgullgo gazteluaren museoa. Gipuzkoako Museoak (Gaztelaniaz)
  • Urgullgo gaztelua (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
  • Motako gazteluari euskarazko buruzko bideoa ikusgai. Youtube.com
  • Urgullgo Historiaren Etxeari buruzko euskarazko bideoa ikusgai. Youtube.com


  • i
  • e
  • a
Donostiako leku interesgarriak
Ataria
Atari:Donostia
Parte Zaharra
Abuztuaren 31 kalea · Bretxako azoka · Donostiako portua · Donostiako harresiak · Esterlines kalea · Fermin Kalbeton kalea · Goikoa jauregia · Jesusen Bihotza · Kale Nagusia · Narrika kalea · Nautikoko kaia · Portu kalea · Raimundo Sarriegiren plaza · San Bizente eliza · Santa Maria basilika · Santa Teresa komentua · Trinitate plaza · Udaletxe Zaharra · Urgulleko gaztelua · Zuloaga plaza
Eraikin eta leku nabarmenakPlazak
Aita Donostia plaza · Amerika plaza · Artzain Onaren plaza · Bilbo plaza · Bulebarra · Easo plaza · Europa plaza · Gipuzkoa plaza · José María Sert plaza · Katalunia plaza · Okendo plaza · Pio XII.a plaza
Kaleak
Aiete pasealekua · Antso Jakitunaren hiribidea · Askatasunaren etorbidea · Ategorrieta hiribidea · Easo kalea · Eduardo Txillida pasealekua · Foruen pasealekua · Gernikako Arbolaren pasealekua · Jose Elosegi Alkatearen hiribidea · Karlos I.aren hiribidea · Kontxako pasealekua · Itsasargi pasealekua · Madril hiribidea · Mandasko Dukearen pasealekua · Mirakontxa pasealekua · Nafarroa hiribidea · Pasealeku Berria · San Martin kalea · Tolosa hiribidea · Urbieta kalea · Zurriola etorbidea
Museoak eta Kultur-etxeakMonumentuak
Aita Mariren monumentua · Bakearen Usoa · Bulebarreko erlojua · Bulebarreko kioskoa · Eraikuntza Hutsa · Estela · Jesusen Bihotza · Haizearen Orrazia · Izenbururik Gabe · Omenaldia Flemingi
ParkeakKirol instalakuntzakGarraioaEuskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Aitzorrotzeko gazteluaArkaleGaztelu Zahar gazteluaHondarribiko gazteluaLegazpi dorreaSan Marko gotorlekuaSan Telmo gaztelua • Santa Barbara gotorlekua • Santa Isabel gaztelua • Urgullgo gaztelua
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gazteluaArtaxoako ZerkoaAzagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gazteluaGarañoko gazteluaGazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gazteluaNafarroako errege-erreginen jauregiaOibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gazteluaZalatanbor gazteluaZarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa