Stephan Balkenhol

Stephan Balkenhol

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFritzlar, 1957ko otsailaren 10a (67 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Thomas Balkenhol (en) Itzuli
    Bernhard Balkenhol (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
ikusi
  • Melanie Wiora
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, unibertsitateko irakaslea, argazkilaria eta artista bisuala
Enplegatzailea(k)Academy of Fine Arts, Karlsruhe (en) Itzuli
Genero artistikoamargolaria
eskultorea
"Gizon bat eta emakume bat" (Hanburgo).

Stephan Balkenhol (Fritzlar, Hesse, Alemaniako Errepublika Federala, 1957ko otsailaren 10a) alemaniar eskultorea da.

Biografia

Hanburgoko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak, Ulrich Rückriemen lantegian. Ikasketak amaitu ondoren, lantegi horretako laguntzaile izan zen (1979-1982).

1980ko hamarraldiaren hasieran, eskultura izoztuak osatu zituen, beirazko objektuekin. Zurezko lehenengo eskulturak 1982an egin zituen, eta, handik aurrera, zura izango zen Balkenholen gai maitatuena. Eskultura horiekin antolatu zuen, hain zuzen, 1984an erakusketa bat Löhrl galerian, Mönchengladbachen.

1990eko hamarraldian hasi zen ospetsu izaten, eta Europako eta Estatu Batuetako hainbat museo eta galeriatan antolatu zituen erakusketak. Ordu arteko lanak gizon eta emakumeen eskulturak ziren, jarrera askotan (zutik, eserita, taldean). Kolore biziz janzten zituen batzuetan; beste batzuetan, berriz, ilea eta ahoa besterik ez zien koloreztatzen. 1990eko hamarraldiaren hasieran, animalien irudietara jo zuen Balkenholek. Animaliak bakarka (lehoia, sugea) edo taldean —"Sei hartz" (1991) eta "57 pinguino" (1991)— erakusten zituen. Zenbaitetan, gizakiak eta animaliak batera erakusten ditu. Balkenholen eskulturek gaur egungo pertsonaiak adierazten dituzte, espresiorik gabeak, jarrera hieratikoan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stephan Balkenhol Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q517388
  • Commonscat Multimedia: Stephan Balkenhol / Q517388

  • Wd Datuak: Q517388
  • Commonscat Multimedia: Stephan Balkenhol / Q517388