Shema Yisrael
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1f/Knesset_Menorah_Shema_Inscription.jpg/220px-Knesset_Menorah_Shema_Inscription.jpg)
Shema Yisrael edo Sh'ma Yisrael (hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל, "Entzun, Israel") goiz eta arratsero juduek egiten duten otoitzaren hasiera da. Tanakhean azaltzen da (Dt 6:4-9 eta Dt 11:13-21; Zen 15:37-41) eta juduen fede aitorpena da.[1]
Lehen bertsoan judaismoaren oinarri monoteistikoa agertzen da: «Entzun, Israel: YHWH gure Jainkoa da, YHWH bakarra da» (hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל ה' אֱלֹהֵינוּ ה' אֶחָד). Judaismo errabinikoak lau hizki hauek (י-ה-ו-ה, YHWH) Jainkoaren izen egiazkoa eta esanezina osatzen dutela irakasten du, eta horregatik ez da sheman ozenki irakurtzen; tradizionalki Adonai-rekin ("Jauna") ordezkatzen da: «Entzun, Israel: Adonai gure Jainkoa da, Adonai bakarra da».[2]
Juduek ohitura dute "Entzun, Israel" azken hitz moduan erabiltzeko eta baita umeen lo egin baino lehenagoko otoitz moduan ere.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q207607
Multimedia: Shema Yisrael / Q207607
![]() | Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |