Perifrasi

Perifrasi, grezieratik hartutako hitza, περί eta φράζειν, euskaraz “itzulinguru bidez mintzatzea” esan nahi du. Pentsamendu figuren artean kokatzen den baliabidea da. Baliabidearen oinarria hitz bat esanahi bereko beste hitz multzo batez aldatzean datza; beraz, itzulinguruka hitz egitea da. Perifrasia zehar aipamenarekin dago lotuta.[1]

Adibideak:

Animalien erregea = lehoia
Azken hatsa bota zuen = hil zen

Askotan kontzeptu bat bere ezaugarrien bidez azaldu egiten da:

Munduko felidae azkarrena: gepardo
Gipuzkoako itsas-hezegune nagusiak: Txingudi

Baliabide honekin estiloa hanpatu egiten da eta, aldi berean, errepikapenak saihesteko modua da. Perifrasi literatura-genero guztietan erabiltzen da.

Erreferentziak

  1. Xabier Altzibar, 642.or.

Bibliografia

  • Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 641-642.or. Xabier Altzibarren artikulua.
  • Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 314-315.or.

Kanpo estekak

  • Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1095194
  • Identifikadoreak
  • BNF: 11968666m (data)
  • GND: 4173796-9
  • LCCN: sh2006000166
  • NKC: ph216781
  • Wd Datuak: Q1095194

Ikus, baita ere

  • Zehar aipamena