Ohio
Ohio | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ereserkia | |||
Beautiful Ohio (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||
ISO 3166-2 | US-OH | ||
Hiriburua | Columbus | ||
Ohioko gobernadorea | Mike DeWine (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°30′N 82°30′W / 40.5°N 82.5°W / 40.5; -82.5 | ||
Azalera | 116.096 km² | ||
Mugakideak | Michigan, Indiana, Kentucky, Mendebaldeko Virginia, Pennsylvania, Ontario, Kanadako Probintzia Batua eta Upper Canada (en) | ||
Punturik altuena | Campbell Hill (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 11.799.448 (2020ko apirilaren 1a) 186.025 (2015) | ||
Dentsitatea | 101,64 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 4.717.226 | ||
Hizkuntza ofiziala | baliorik ez | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) | ||
ohio.gov |
Ohio Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua da. Hiriburua Columbus da, baita hiri nagusia ere.
116.000 km2 ditu eta 11.590.000 biztanle (2014; AEBetako zazpigarren estaturik populatuena da).
Hiri nagusiak
- Columbus: 728.432 biztanle (2005).
- Cleveland: 461.324.
- Cincinnati: 317.361.
Beste bi hiri garrantzitsu: Akron eta Toledo.
Geografia
Erie aintziraren hegoaldean dago.
Lurralde laua da (473 m Bellefontaine mendiak, gainik garaienak). Ohio (Mississippi ibaiaren adarra) eta Scioto ibaiak igarotzen dira Ohio estatutik. Klima kontinental hezea du.
Biztanleak
Biztanle gehienak hirietan bizi dira; erlijioz protestanteak dira.
Ekonomia
Ekonomia jarduera nagusiak industria eta nekazaritza dira. Industrian, autoak, pneumatikoak (Firestone, Goodyear...), laborantzarako makinak, makina elektronikoak eta itsasontziak egiten dira, besteak beste. Burdin olek eta petrolio findegiek ere garrantzi handia dute.
Ohioko industriaren garapenean zer ikusi zuzena izan dute aurkitu diren energia iturriek (ikatza, petrolioa eta gas naturala bertan ateratzen dira), eta komunikabide sare onak. Nekazaritza oso aurreratua du. Laborantzarako lurrik emankorrenak ipar-mendebaldean ditu; garia, artoa, tabakoa, soja eta mahatsa lantzen dira, batez ere; abeltzaintzan, berriz, ardiak, behiak eta txerriak.
Ohiotar ospetsuak
- Zane Grey (1872-1939), idazlea.
- Clark Gable (1901-1960), aktorea.
- Paul Newman (1925-2008), aktorea.
- Toni Morrison (1931-), idazlea.
- Harvey Pekar (1939-), komikigilea.
- Edwin Moses (1955-), atleta.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Ohioko estatuaren webgune ofiziala
- Datuak: Q1397
- Multimedia: Ohio / Q1397
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.