Miloš Forman

Miloš Forman

Irudi gehiago

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian

1985 - 1985
← Dirck Bogarde - Sydney Pollack →
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJan Tomáš Forman
JaiotzaČáslav, 1932ko otsailaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Txekoslovakia
 Txekia
HeriotzaDanbury (Connecticut), 2018ko apirilaren 13a (86 urte)
Hobiratze lekuaNew Warren Cemetery (en) Itzuli
Warren (Connecticut)
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaOtto Kohn
Ezkontidea(k)Jana Brejchová  (1958 -  1962)
Věra Křesadlová (en) Itzuli  (1964 -  1999)
Martina Formanová  (1999ko azaroaren 28a -  2018ko apirilaren 13a)
Seme-alabak
ikusi
  • Petr Forman
    Matěj Forman
Anai-arrebak
ikusi
  • Joseph J. Kohn
Hezkuntza
HeziketaPragako Arte Eszenikoen Akademia
Pragako Arte Eszenikoen Akademiaren Zinema eta TB eskola
Hizkuntzaktxekiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, aktorea, antzerkigilea, gidoilaria, zinema aktorea eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Lan nabarmenak
ikusi
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Eskautismo
Zinemako Arte eta Zientzien Akademia
Izengoitia(k)Miloš Forman

milosforman.com
IMDB: nm0001232 Allocine: 284 Rottentomatoes: celebrity/milos_forman Allmovie: p90166 TCM: 64057 TV.com: people/milos-forman IBDB: 14799
Facebook: milosforman Discogs: 4242269 Find a Grave: 188792495 Edit the value on Wikidata

Miloš Forman, Jan Tomáš Forman jaioa (Čáslav, Txekia, 1932ko otsailaren 18 – Danbury, Connecticut, AEB, 2018ko apirilaren 13) Txekiako film zuzendaria izan zen. Umezurtz geratu zen oso gazte, gurasoak Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan hil baitziren.

Formanen filmografiak aniztasuna erakusten du: dramak, komediak, musikalak... askotariko gaiak jorratu, eta askotariko moldeekin jantzi zituen kontatu nahi zituen istorioak. Bere film gehienetan bi ezaugarri errepikatzen dira: muturreko pertsonaien gainean eraiki ohi zituela narrazioak, eta boterekeriaren aurkako jarrera antzeman zitekeela sarritan, bere izaeraren isla ere bazena. Narratzaile eta zuzendari aparta izatearen aitortza lortu zuen.[1]

Bizitza

Txekoslovakiako Čáslav herrian sortu zen —gaur egungo Txekian—, 1932an, eta Pragan egin zituen zinema ikasketak. Bere herrialdean ondu zituen lehen filmak. Lehen lanekin jada nazioarteko kritikaren nahiz jaialdien arreta erakarri zuen zinemagileak. Black Peter (1964) izan zuen estreinako film luzea, Txekoslovakiako hiri txiki bateko gazte bat protagonista zuen lana, eta, bere herrialdeko kritikaren saria ez ezik, harrera ona lortu zuen Cannes, New York eta Locarnoko jaialdietan ere —azken horrek sari nagusia eman zion—. Loves of a Blonde aurkeztu zuen hurrengo urtean, ingelesez besteko hizkuntza batean ondutako lanik onenaren Oscar sarirako hautagai izan zena. 1967an, The Firemen's Ball zuzendu zuen, koloretan egin zuen lehena, eta, aurreko lana bezala, Txekoslovakiako Zinema Berriaren Olatuaren ikur nagusietakotzat jotzen dena. Txekoslovakiako herri txiki bateko suhiltzaileen urteko festan girotua, istorioaren atzean ustelkeria, burokrazia eta orduko sistema komunistaren gaineko kritika satiriko gisa ulertu izan da filma. Ordurako, agintarien presioa sumatzen eta zentsura pairatzen hasia zen zinemagilea, gerora azaldu izan zuenez. Suhiltzaileen istorio hura izango zen, denboraldi luze batez behintzat, sorterrian filmatuko zuen azkena.[2]

Sobiet Batasunak 1968ko Pragako Udaberrian herrialde inbaditu zuenean, Forman Parisen zegoen, film baten ekoizpenaren negoziazioan. Hori zela eta, estudioek kaleratu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. 1977an hiritartasuna eskuratuko zuen.[3]

Hollywooden zela zuzendu zuen One Flew Over the Cuckoo's Nest (1975), bere lanik esanguratsuenetako bat, Ken Kesey-en eleberrian oinarriturik. Bost Oscar sari lortu zituen Jack Nicholson protagonista duen film horrekin, baita nazioarteko ospea ere. Urte batzuk geroago, zuzendari onenaren bere bigarren Oscar saria —eta beste zazpi garaikur— lortu zituen Amadeus pelikularekin (1984). Bi horien artean, bere zinemagintzaren aniztasunaren isla den beste lan bat aurkeztu zuen, Hair musikala (1979). Askotariko filmak zuzentzen jarraitu zuen hurrengo urteetan ere: haren filmografiako aleen artean daude, besteak beste, Valmont (1989, Pierre Choderlos de Laclosek 1782an idatzitako Les Liaisons dangereuses nobela oinarri duen drama), The People vs. Larry Flynt (1996, Hustler aldizkariaren jabearen bizitza kontatzen du) eta Man on the Moon (1999, Andy Kaufman umorista estatubatuarraren bizitzan inspiratutako tragikomedia).[1][3]

Forman 86 urterekin hil da, Connecticuteko (AEB) bere etxean.[3]

Filmografia

Urtea Filma Antzezleak Ekoizlea Hizkuntzak
1958 Laterna magika II Irena Kačírková, Sylvie Daníčková --
1963 Kdyby ty muziky nebyly Jan Vostrčil, Vladimír Pucholt -- gaztelaniaz: If Only They Ain't Had Them Bands
1963 Audition Jiří Šlitr, Hana Hegerová -- gaztelaniaz: Concurso frantsesez: L'Audition
1964 Black Peter Vladimír Pucholt, Pavel Sedláček -- gaztelaniaz: Pedro el negro frantsesez: L'As de pique
1965 Loves of a Blonde Vladimír Menšík, Josef Kolb Barrandov Studios gaztelaniaz: Los amores de una rubia frantsesez: Les Amours d'une blonde
1967 The Fireman's Ball Josef Šebánek, Jan Vostrčil Barrandov Studios gaztelaniaz: ¡Al fuego frantsesez: Au feu, les pompiers !
1971 I Miss Sonja Henie Sonja Henie, Catherine Rouvel --
1971 Taking Off Lynn Carlin, Buck Henry Universal Pictures gaztelaniaz: Juventud sin esperanza
1973 Visions of Eight Mark Spitz, Ludmilla Tourischeva -- gaztelaniaz: Olympic Visions frantsesez: Les Huit Visions
1975 One Flew Over the Cuckoo's Nest Jack Nicholson, Louise Fletcher Fantasy Films Productions gaztelaniaz: Alguien voló sobre el nido del cuco frantsesez: Vol au-dessus d'un nid de coucou
1979 Hair John Savage, Treat Williams United Artists Corporation
1981 Ragtime James Cagney, Brad Dourif Paramount Pictures
1984 Amadeus F. Murray Abraham, Tom Hulce Orion Pictures
1989 Valmont Colin Firth, Annette Bening --
1996 The People vs. Larry Flynt Woody Harrelson, Courtney Love Phoenix Pictures frantsesez: Larry Flynt
1999 Man on the Moon Jim Carrey, Danny DeVito BBC Film
2006 Goya's Ghosts Javier Bardem, Natalie Portman -- gaztelaniaz: Los fantasmas de Goya frantsesez: Les Fantômes de Goya
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miloš Forman Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  1. a b Sarasola, Ainhoa. (2018-04-15). «Boterekeriaren aurkako begirada» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  2. Sarasola, Ainhoa. (2018-04-15). «Boterekeriaren aurkako begirada» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  3. a b c Sarasola, Ainhoa. (2018). «Milos Forman zinemagilea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).

Kanpo estekak

  • i
  • e
  • a
1927–1950
1951–19751976–20002001–egun
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q51525
  • Commonscat Multimedia: Miloš Forman / Q51525

  • Wd Datuak: Q51525
  • Commonscat Multimedia: Miloš Forman / Q51525