Kanem Inperioa

Kanem Inperioa
700 aldean – 1387 aldean
Monarkia
bandera

armarria

Kanem inperioaren hedadura 1200 aldean.
Geografia
HiriburuaNjimi
Azalera777,000 km2 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Tedaga
Dazaga
Saharako beste hizkuntzak
ErlijioaErlijio tradizionalak, islam
Historia
Sorrera700
Kanem-Bornu inperioaren sorrera1387
Ondorengoa
Kanem-Bornu Inperioa

Kanem Inperioa (700 - 1376) Afrikako antzinako estatu bat izan zen, gaur egun Txad eta Libia (Fezzan) eta Niger zein Nigeriako eta ipar-ekialdeko zenbait eskualde dituena. Bere ondorengoa Kanem-Bornu Inperioa izan zen, dinastia berberak zuzendu zuena. XVI. mendetik aurrera, Heinrich Barth esploratzaile alemanak 1851n aurkitutako Girgamen kronika da haren historia jasotzen duen testu nagusia.

Jatorria

700. urtean zaghawak, tebu hizkuntzako talde nomada batek, beste herri batzuek bultzatuta, Txad aintzirarantz emigratu behar izan zuen; inguru hartan bazeuden so herriko hiri harresituak. Duguwa dinastiaren gidaritzapean, zaghawatarrek soak menderatu zituzten, nahiz eta euren ohitura asko hartu zituzten; zaghawaren eta soen arteko gerrak ez zuen etenik izan, nahiz eta lausoa izan zen, XVI. mendera arte. Teoria baten, arabera, Ptolomeok aipatutako Agisymba estatua izan liteke auren aurrekaria.[1]

Erreferentziak

  1. The Mune-Symbol as the Ark of the Covenant between Duguwa and Sefuwa. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1537016
  • Commonscat Multimedia: Kanem Empire / Q1537016

  • Wd Datuak: Q1537016
  • Commonscat Multimedia: Kanem Empire / Q1537016