Hondartze

Hondartzea Kontxa hondartzan, 1923.
Urdaneta ontzia Kontxan 2009ko martxoan.

Hondartzea itsasontzi bati gerta dakiokeen lehorreratze behartua da, lurraren kontra jotzen duenean, istripuz ala nahita eraginda, arroka artean, koralezko uharri batean edo hondarretan. Ontzia berreskuratzerik ez bada, naufragiotzat hartzen da ezbeharra.

Hondartze ugarien tokiak

  • Aral itsasoan, uraren maila asko jaitsi denez, arrantza industriako ontzi asko geratu dira hondarraren kontra, abandonatuta[1].
  • Khambhateko golkoan, Indian, nahita hondartzen dituzte untziak Alang hiritik gertu, bertako langileek apurka txikita eta birziklatzeko[2].
  • Kontxako badian, Donostian, ekaitza izaten denean, itsasaldia jaistean gertatzen dira hondartzeak tarteka (ikus argazkiak).

Hondartze ezagun batzuk

  • Exxon Valdez petrolio-ontziak koralaren kontra egin zuen hondartzea Alaskan 1984an eta isurketa kutsakor handia eragin zuen[3].
  • Costa Concordia gurutzaontziak 2012an izan zuen istripuzkoa hondartzea Giglio uhartean, itsasertzetik gertuegi ibili zelako, nabigazioko erroreagatik[4][5].
  • 1999ko abenduan kargako ontzi handi batek, Rilos delakoak, hondartzea izan zuen Ereagan, Bilboko itsasadarrean[6]. Merkantzia-ontziaren pisu eta berezitasunak zirela eta, erreskate lanak oso konplexuak izan ziren (eskifaiako 36 lagunak hasieran onik atera zituzten dena dela). Atoiontziei kableak apurtu zitzaizkien lanetan eta, hainbat ahaleginen ostean, marea biziei itxoitea erabaki zuten. Hala, 2000. urteko urtarril amaieran lortu zuten hondartzatik kentzea. Nonbait, erreskate-lanak burutu zituen enpresari, lanengatiko ordain gisa, euro baren truke saldu zioten Rilos, desegin zezaten (istripua izan aurretik 75 milioitan zenbatetsita zegoen).

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Moynaq: The Rusting Ships Of The Aral Sea - Travel Tramp» www.travel-tramp.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  2. (Ingelesez) «A graveyard goes silent» The Indian Express 2015-10-18 (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  3. «Poluzio-jaleak - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  4. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Hondoratzea Italian: 'Costa Concordia'ko kapitaina errudun jo dute» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  5. Berria.eus. «Beste bost gorpu aurkitu dituzte 'Costa Concordia' itsasontzian» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  6. «Rilos ontzia hondoa jota» UK Uribe Kostako aldizkaria (262): 29. 2014-12-02 (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).

Ikus, gainera

  • Naufragioa
  • Atoiontzia
  • Zetazeoen hondartzea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q14920473
  • Commonscat Multimedia: Grounded ships / Q14920473

  • Wd Datuak: Q14920473
  • Commonscat Multimedia: Grounded ships / Q14920473
  • i
  • e
  • a
Ontzi terminologiaren aurkibidea
Aparailuak
Ontzi atalak
Maniobrak
Ontzi motak
Langileak