Glukolipido

Zerebrosidoa.
Gangliosidoa.

Glukolipidoak edo glikolipidoak gluzidoak dituzten lipido saponifikagarriak dira.

Egitura

Osaketa berezia dute, izan ere glizerinaren ordez esfingosina izeneko molekula luzea baitute eta honi monosakaridoak eta gantz azido bat gehitzen zaizkio. Antza handia dute esfingolipidoekin, baina glikolipidoak era autonomoan sailkatzen dira, gluzidoak dituztelako haien molekuletan (esfingolipidoek ez). Molekula anfipatikoak dira. Hauek dira beraz osagaiak:

  • esfingosina
  • gantz-azidoa.
  • kate motzeko gluzido bat (galaktosa, fruktosa, glukosa...).

Garrantzi biologikoa

Molekula anfipatikoak dira, zati polar bat (gluzidoa) eta zati apolarra (lipidoa) dutelako. Fosfolipidoen antzeko ezaugarria da hau. Horregatik, haiek bezala, zelula mintzen osagaiak dira. Neuronetan dira bereziki ugariak.

Motak

Hiru dira glukolipido garrantzitsuenak:

  • Zerebrosidoak: galaktosa edo glukosa izan ohi dute. Mielinazko zorroetan eta burmuinetako neuronetan daude.
  • Gangliosidoak: oligosakarido bat dute gluzido moduan eta honi azido sialikoa gehitzen zaio. Nerbio-sistema zentraleko neuronetan pilatzen dira, batez ere nerbio-bukaeretan.
  • Globosidoak: glukosa, galaktosa eta N-Azetilgalaktosaminaz osaturiko oligosakaridoa dute. Mintzeko errekonozimenduan hartzen dute parte.

Hauetaz gain bakterio Gram negatiboetan azaltzen diren lipopolisakaridoak daude, baina erabat bestelako egitura dute.

Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q422882
  • Commonscat Multimedia: Glycolipids / Q422882

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00573362
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D006017
  • FMA: 82780
  • Kimikako identifikadoreak
  • ChEBI: 33563
  • KEGG: C05005
  • Wd Datuak: Q422882
  • Commonscat Multimedia: Glycolipids / Q422882


Karbono hidratoak
Monosakaridoak
Aldosak: EritrosaTreosa
Zetosak: Eritrulosa
Aldosak: ArabinosaErribosaLixosaXilosa
Zetosak: ErribulosaXilulosa
Aldosak: Alosa • AltrosaGalaktosaGlukosaGulosaIdosaManosaTalosa
Zetosak: FruktosaPsikosaSorbosaTagatosa
Deribatuak
Desoxiazukreak
Aminoazukreak
Azukre azidoak
Azukre alkoholikoak
Oligosakaridoak
Gainerakoak
Polisakaridoak
Lipidoak
Osagaiak
Aseak: butirikoa (4:0) • kaprikoa (10:0) • laurikoa (12:0) • miristikoa (14:0) • palmitikoa (16:0) • estearikoa (18:0) • arakidikoa (20:0)
Asegabeak: miristoleikoa (14:1) • palmitoleikoa (16:1) • oleikoa (18:1) • linoleikoa (18:2) • linolenikoa (18:3), (α eta γ) • punizikoa (18:3) • arakidonikoa (20:4)
Beste batzuk
Lipido
saponifikagarriak
Glukolipidoak
Lipido
saponifikaezinak
Terpenoak
(+ terpenoideak)