Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial

Unescoren Gizateriaren Kultura Ondare Ukiezina programaren logotipoa.

Gizarteriaren Kultura Ondare Immaterial[1][2], Gizarteriaren Kultura Ondare Materiagabe[3], Gizarteriaren Kultura Ondare Ukiezina[4] UNESCOk ematen duen izendapena da, materiala ez den kultura —ahozkoa edo ukiezina— babesteko. Babestutako mundu osoko Kultura Ondare immaterialaren adierazpenen zerrenda bat mantentzen du. Izendapenaren eta zerrendaren jatorri ofiziala, 2003an, UNESCOk onartu zuen Gizateriaren Kultur Ondare Ez-materiala Babesteko Konbentzioan datza.

Ondare horrek balio handiak jasotzen ditu: historikoak, kulturalak, tradizionalak.... Hori guztia babestea, modu batez, sormen iturriak eta herrien nortasunak babesteko modu bat da. Zerrenda osatzeko, garrantziaren eta pairatzen duten arriskuaren arabera proposamen berriak onartzeko, aldiro batzarra biltzen da.

Ondare horretan jasotzen diren adierazpideak

UNESCOren zerrendan jaso diren adierazpen mota batzuk hauek dira[5]

  • Hizkuntzak
  • Elezaharrak
  • Mitoak
  • Erlijioak
  • Ohiturak
  • Dantza
  • Musika

Euskal Herriko proposamenak

Euskal Herrian proposamenak badira. Hauek dira horietako batzuk:

  • Iparraldeko inauteriak. Proposamena 2011n zehaztu zen. Proiektuaren bultzatzaileak, besteak beste, Herri Soinu, Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarra, Euskal Kultur Erakundea, Lapurtarrak taldea eta CMDTA Federazioa izan ziren[6].
  • Bilboko Aste Nagusia
  • Iruñeko Sanferminak
  • Bertsolaritza
  • Lizarrako Larrain-dantza[7].

Ondare ukiezinen adibideak

  • Brasilgo capoeira.
    Brasilgo capoeira.
  • Baul abeslariak Vasantotsaven, Shantiniketan.
    Baul abeslariak Vasantotsaven, Shantiniketan.
  • Papantlako hegalariak, Mexiko.
    Papantlako hegalariak, Mexiko.
  • Osasunaren Ama Birjinaren festa, Algemesín, Espainian.
    Osasunaren Ama Birjinaren festa, Algemesín, Espainian.
  • Mudiyettu, India.
    Mudiyettu, India.
  • Argentinako tangoa.
    Argentinako tangoa.
  • Reggae musika 2018an izendatu zuen UNESCOk gizarteriaren kultura ondare immaterial
    Reggae musika 2018an izendatu zuen UNESCOk gizarteriaren kultura ondare immaterial

Erreferentziak

  1. «Ondarea immateriala» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  2. «Reggae musika gizateriaren kultura ondare immaterial izendatu du Unescok» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  3. «Munduko hizkuntza-aniztasuna, gure ondare materiagabe nagusiari nola eutsi» Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2022-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  4. «Ondare ukiezina. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  5. http://dantz-ango.blogspot.com/2014/02/y-nosotros-los-vascos.html
  6. «Iparraldeko ihauteriak UNESCO-ren Gizateriaren Ondare izateko urratsa» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  7. (Gaztelaniaz) ESTELLA, M. M.. (2009-02-06). «Estella inicia el camino para declarar patrimonio cultural el Baile de la Era | Últimas noticias de Tierra Estella en Diario de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez): Kultura Ondare Immaterialaren definizioak. UNESCO
  • (Ingelesez): Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren web ofiziala. UNESCO
  • (Ingelesez): Dedalo.Ondare Immaterialerako eta Ahozko Historiarako GLP softwarea Dédalo Managing Cultural Heritage
  • UNESCOren Kultur ondare immateriala babesteko hitzarmenaren testua, gaztelaniaz eta frantsesez. UNESCO
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q84036549
  • Commonscat Multimedia: Intangible Cultural Heritage of Humanity / Q84036549

  • Wd Datuak: Q84036549
  • Commonscat Multimedia: Intangible Cultural Heritage of Humanity / Q84036549