Eusko Jaurlaritzaren nazioarteko harremanak
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0a/Coat_of_Arms_of_the_Basque_Country.svg/150px-Coat_of_Arms_of_the_Basque_Country.svg.png)
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Sailak duen Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiaren bitartez, nazioarteko erakundeekin harremanak mantentzen ditu, hala nola, Jaurlaritzaren atzerriko egoitzekin, SPRIren egoitzekin eta Euskal Etxeekin.
Kanpo Ordezkaritzak
- Espainiako Ordezkaritza: Madrilen.
- Europar Batasuneko Ordezkaritza: Bruselan.
- Kanada, Mexiko eta Estatu Batuetako Ordezkaritza: New York eta Mexiko Hirian.
- Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza: Bogotan.
- Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza: Buenos Airesen.
- Txile eta Peruko Ordezkaritza: Santiago Txilekoan.
- Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Ordezkaritza: Gasteizen.
- Boise (Idaho, Ameriketako Estatu Batuak): New Yorkeko ordezkaritzaren menpe dago.
Nazioarteko erakundeekin harremanak
- Nazio Batuekin harreman sendoak UNICEF, PNUD, UNIFEM eta UNESCOren bitartez. Azken honen bitartez gehienbat.
- nrg4SD: Garapen Iraunkorrerako Lurralde Gobernuen Nazioarteko Sarea.
- IT4ALL
- Europar Batasunarekin Bruselako ordezkaritzaren bitartez.
SPRIren bulegoak
SPRI EAEko Garapen Agentzia da. Honako herrialdeetan ditu bulegoak:
- Argentina, Brasil, Txile, Txina, Habana (Kuba), Filadelfia eta San Francisco (AEB), Eslovakia, India, Mexiko, Polonia, Txekiar Errepublika, Turkia eta Errusia.
Euskal diaspora
Sakontzeko, irakurri: «Euskal diaspora» eta «Euskal Etxe»
Kanpo estekak
- Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza - Euskadik kanpoan dituen Ordezkaritzak (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
Datuak: Q12257655