Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bronkitis kronikoa edo B.K. Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoaren (BGBK) mota bietako bat da, enfisemarekin batera. Arnas gaixotasun kroniko eta kutsatzailea da, beraz.
Eritasuna definitzeko irizpide klinikoak erabiltzen dira, anamnesiaren araberakoak, alegia. Tabakismoa da bere eragilerik nagusiena.
Sintomak
Bronkitis kronikoa definitzen da klinikoki eztula eta espektorazioa daudenean urtean 3 hilabete baino gehiagotan, bi urtez edo gehiagoz jarraian, beste kausa batzuk baztertuta.
Zeinuak
Miaketa fisikoan, klasikoki deskribatu dira B.K.-ren pazienteak blue bloateringelesezko hitzekin, "urdin puztua" esan nahi duena, zianosi eta loditasunagatik. Paziente hauek normalean itxuraz baxuak eta lodiak dira.
Auskultazioan, buxadurak eragindako hotsak entzuten dira normalean: Txistu-hotsak, korrokak eta isiltasuna.
Diagnostikoa
Proba osagarri nagusia espirometria da, non ikusten baita biriketako gaitasuna. Buxaduraren adierazlea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude: