Aliecer Urrutia

Aliecer Urrutia
Bizitza
JaiotzaPlacetas (en) Itzuli, 1974ko irailaren 22a (49 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Parte-hartzailea
Pisua76 kilogramo
Altuera174 zentimetro

IAAF: 14169285 Edit the value on Wikidata

Aliecer Urrutia Delgado (Placetas, Villa Clara, 1974ko irailaren 22a) kubatar atleta ohia da, jauzi hirukoitzean espezializatua. 1993ko Panamerikar Jokoetan gailendu zen lehen aldiz, urrezko domina eskuratuz. Ondoren, min hartu eta bere ahalmenez behetik aritu zen denboraldi batez, harik eta 1996an munduko onenen artean sailkatzea lortu zuen arte ostera, 17,70 metroko marka onenarekin. Hala ere, ez zuen Atlantako Olinpiar Jokoetarako sailkatzerik lortu. Hurrengo urtean pista estaliko munduko errekorra hautsi zuen, 17,83 metroko jauzia eginda. Astebete geroago, pista estaliko munduko txapelketan, berriro min hartu zen, eta bigarren gelditu zen, bere herrikide Joel Garcíaren atzetik. Urte horretan bertan, atletismoko munduko txapelketan, Atenasen, brontzezko domina lortu zuen, 17,64 metroko jauziarekin.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-2-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Biografia
Kuba
Artikulu hau Kubako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1343470
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05911/eu_u_0922/u0922
  • Kirolariak
  • IAAF: 14169285
  • Wd Datuak: Q1343470