2022ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

2022ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Abenduaren 11, 2022
Egoitza Karen Demirchyan Sports and Concerts Complex, Erevan
Aurkezlea(k) Iveta Mukuchyan
Garik Papoyan
Karina Ignatyan
Robin the Robot
Antolatzailea Armeniako Telebista Publikoa (ARMTV)
Partaide kopurua 16
Irabazlea "Oh maman!"
Lissandro
 Frantzia

2022ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2022 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2022) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hogeigarren edizioa izan zen. Abenduaren 11an ospatu zen, Erevango Karen Demirchyan konplexuan. Armeniak bigarrenez antolatu zuen ekitaldia, aurreko urteko edizioa irabazi ondoren.

Garailea Frantziako Lissandro izan zen, "Oh maman!" abestiarekin. Frantziaren bigarren garaipena izan zen.

Hamasei herrialde izan ziren partaide guztira.[1] Erresuma Batua lehiaketara itzuli zen hamasei urteko eten baten ostean. Bestalde, Alemania, Azerbaijan eta Bulgariak uko egin zioten lehiaketari, eta Errusia kanpoan geratu zen Europako Irrati-Telebista Batasunak errusiar telebista kidetza gabe utzi zuen eta.

Kokapena

Karen Demirchyan konplexua, lehiaketaren egoitza.

2021eko abenduaren 21an, Armenia antolatzaile bezala baieztatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).[2] 2022ko otsailaren 17an, Erevan hiriburuko Karen Demirchyan konplexuan egingo zela iragarri zuten. Aurretik ere 2011ko edizioa hartu zuen areto honek.[3]

Lehiaketa

Ordena Herrialdea Artista Abestia Euskarara itzulpena Hizkuntza Postua Puntuak
01  Herbehereak Luna "La festa" Festa Nederlandera, Ingelesa, Italiera 7 128
02  Polonia Laura "To the Moon" Ilargira Poloniera, Ingelesa 10 95
03  Kazakhstan David Charlin "Jer-Ana (Mother Earth)" (Жер-Ана) Ama Lurra Kazakhera, Ingelesa 15 47
04  Malta Gaia Gambuzza "Diamonds in the Skies" Diamanteak zeruetan Ingelesa 16 43
05  Italia Chanel Dilecta "Bla Bla Bla" Italiera, Ingelesa 11 95
06  Frantzia Lissandro "Oh maman!" Ai ama Frantsesa, Ingelesa 1 203
07  Albania Kejtlin Gjata "Pakëz diell" Eguzki pixkat Albaniera 12 94
08  Georgia Mariam Bigvava "I Believe" Sinisten dut Georgiera, Ingelesa 3 161
09  Irlanda Sophie Lennon "Solas" Argia Irlandera 4 150
10  Ipar Mazedonia Lara feat. Jovan and Irina "Životot e pred mene" (Животот е пред мене) Aurrean dudan bizitza Mazedoniera, Ingelesa 14 54
11  Espainia Carlos Higes "Señorita" Andereño Gaztelania, Ingelesa 6 137
12  Erresuma Batua Freya Skye "Lose My Head" Nire burua galdu Ingelesa 5 146
13  Portugal Nicolas Alves "Anos 70" 70eko hamarkada Portugesa, Ingelesa 8 121
14  Serbia Katarina Savić "Svet bez granica" (Свет без граница) Muga gabeko mundua Serbiera 13 92
15  Armenia Nare "Dance!" Dantzatu! Armeniera, Ingelesa 2 180
16  Ukraina Zlata Dziunka "Nezlamna (Unbreakable)" (Незламна) Hautsiezina Ukrainera, Ingelesa 9 111

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «16 COUNTRIES WILL 'SPIN THE MAGIC' AT 20TH JUNIOR EUROVISION SONG CONTEST» EBU.ch 2021-09-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  2. (Ingelesez) «Armenia to Host Junior Eurovision Song Contest 2022» Eurovoix News 2021-12-21 (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  3. (Ingelesez) «Junior Eurovision 2022 is good opportunity to restore tourist flows to Armenia, PM says» News.am 2022-02-17 (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Junior Eurovision webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q108776902
  • Commonscat Multimedia: Junior Eurovision Song Contest 2022 / Q108776902

  • Wd Datuak: Q108776902
  • Commonscat Multimedia: Junior Eurovision Song Contest 2022 / Q108776902


Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak

2003  • 2004  • 2005  • 2006  • 2007  • 2008  • 2009  • 2010  • 2011  • 2012  • 2013  • 2014  • 2015  • 2016  • 2017  • 2018  • 2019  • 2020  • 2021  • 2022  • 2023

Besteak

Webgune ofiziala